Itxi

Txapeldunen Liga

Larunbatean, final handia

Txapeldunen Liga: Bartzelona asteartean abiatu da Londresera

Erredakzioa

Talde blaugranak datorren ostegunean bidaiatzea aurreikusita zeukan, baina Grimsvön sumendiaren erupzioak sor liezaizkioken arazoak eragozteko bidaia plana aldatu du.

FC Bartzelonak datorren larunbatean Manchester Uniteden aurka Txapeldunen Ligako finala jokatuko du eta Grimsvötm sumendi islandiarrak zeruko trafikoan sortu ditzakeen arazoak eragozteko talde blaugranak astearte honetan bertan bidaiatzea erabaki du.

Hasiera baten Bartzelona ostegunean bidaiatzekoa zen, baina talde katalanak ez du azken orduko arazorik izan nahi eta astearte gauean aboatuko da Ingalaterrara.

Taldeak astearte honetan 19:00etan burutuko du entrenamendua eta ondoren Londonera abiatuko da finaleko egunerako, larunbaterako, dena prest edukitzeko.