Itxi

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

Auxerre-Real Madril, (0-1): Urrezko hiru puntu Di Mariaren golarekin

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

G multzoko beste partidan Ajaxek eta Milanek 1-1 berdindu dute eta madrildarrak dira multzoko liderrak. Bayernek, Arsenalek eta Chelseak ere ez dute kale egin.

Astearte honetan Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia jokatu da. E, F, G eta H multzoetan dauden taldeak izan dira protagonista.

Real Madrilek asko sofritu du Auxerre mendean hartzeko. Azkenean, Di Mariak 81. minutuan sartutako golari esker hiru puntuak Portu zituen Mourinhoren taldeak. G multzoko beste partidan Ajaxek eta Milanek 1-1 berdindu zuten, beraz, madrildarrak dira multzoko liderreak 6 punturekin. Milanek lau puntu ditu.

Partida irabaztea asko kosta zaion beste talde bat Bayern Munich izan da. Basileari 1-2 irabazi diote azken minutuan sartutako golari esker. Alemaniarrak E multzoko liderrak dira. Multzo honetako beste partidan Romak 2-1 irabazi dio Errumaniako Cluji.

Chelseak gaur zuen F multzoko partida zailena Olympique Marsellaren aurka, baina ingelesek ez dute kale egin. 2-0 irabazi dute eta 6 puntu dituzte. Spartak Moskuk ere 6 puntu ditu MSK Zilinari 3-0 irabazita.

H multzoan Arsenal eta Shakhtar daude sei punturekin bina partida irabazita. Londonekoek 1-3 irabazi diote Partizani Belgraden eta Shakhtarrek Portugalen erraz irabazi dio Sporting Bragari 0-3ko emaitzarekin.

EMAITZAK:

AUXERRE 0- REAL MADRIL 1
AJAX 1- MILAN 1
PARTIZAN 1- ARSENAL 3
SPORTING BRAGA 0- SHAKHTAR DONETSK 3
BASILEA 1- BAYERN MUNICH 2
ROMA 2- CFR CLUJ 1
CHELSEA 2- O. MARSELLA 0
SPARTAK MOSKU 3-MSK ZILINA 0