Futbola
Japoniaren aurkako partidarako
Lesionatuta egon arren, Messi deitu du Argentinak
Erredakzioa
Zerrenda horretan Messi ez egotekotan 200.000 dolar inguru galduko lituzke AFAk (Argentinako Futbol Elkarteak), Argentinako hedabideen arabera.
Sergio Batista Argentinako hautatzaileak Leo Messi Bartzelonako jokalaria deitu du selekzioak Japoniaren aurka, urrian, jokatuko duen partidarako.
Atleticoko Ujfalusik egin zion sarrera itsusiaren ondorioz lesionatuta dago argentinarra, baina Messi zerrendan ez egotekotan 200.000 dolar inguru galduko lituzke AFAk (Argentinako Futbol Elkarteak), Argentinako hedabideen arabera.
ZERRENDA:
ATEZAINAK: Sergio Romero (AZ Alkmaar), Mariano Andujar (Catania) eta Ustari (Getafe).
ATZELARIAK: Martin Demichelis (Bayern Munich), Walter Samuel eta Javier Zanetti (Inter), Nicolas Burdisso (Erroma), Gabriel Heinze (Olinpique, Marsella), Pablo Zabaleta (Manchester City) eta Gabriel Milito (Barcelona).
ERDILARIAK: Javier Mascherano (Bartzelona), Fernando Gago eta Angel Di Maria (Real Madril), Jose Sosa (Napoles), Esteban Cambiasso (Inter), Mario Bolatti (Fiorentina), Andres D''Alessandro (Brasilgo Inter), Javier Pastore (Palermo) eta Nicolas Gaitan (Benfica).
AURRELARIAKS: Gonzalo Higuain (Real Madril), Carlos Tevez (Manchester City), Sergio Agüero (Atletico Madril), Lionel Messi (Bartzelona), Diego Milito (Inter) eta Ezequiel Lavezzi (Napoles).