Itxi

Athletic Club

Asteartean

Athletic: Llorente, baja Kopako Bartzelonaren kontrako partidarako

Erredakzioa

Aurrelariak "lesioa dauka ezker aldakako muskulu biratzaileetan" eta San Mamesen jokatu beharreko itzuliko partidan ere baja izan daiteke.

Athleticeko Fernando Llorente baja izango da FC Bartzelonaren aurkako Kopako partidarako (asteartean, Camp Noun 20:00etatik aurrera). Aurrelariak lesioa dauka ezker aldakako muskulu biratzaileetan.

Levanteren auka hartu zuen mina eta 18. minutuan Gaizka Toquero zelairatu zen haren ordez. Bilbon proba gehiago egingo dizkiote, baina Barçaren kontra jokatu beharreko bi partidetan baja izan daiteke eta baita Ligako Deportivoren aurkakoan ere.