Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Athletic-Bartzelona (1-3): Porrota, Amorebietak gorria ikusi eta gero

Josu Bilbao

Erredakzioa

Mateu Lahoz epaileak lehen zatiko 33. minutuan kaleratu du atzelari zuri-gorria, erabaki zalantzagarri baten ondorioz. Biogarren zatian katalanak gehiago izan dira eta erraz lortu dute garaipena.

Bilboko taldeak ezin izan du punturik lortu San Mamesen, Bartzelona indartsuaren aurka. Partida erabaki zalantzagarri baten ostean guztiz aldatu da, izan ere, Amorebietak txartel gorria ikusi duelako lehen zatiko 33. minutuan. Bigarren zatian blaugranak gehiago izan dira eta 0-2koa ldea lortu dute Keita eta Xaviren golei esker. Villak txartel gorria ikusi du 84. minutuan eta Athleticek 1-2koa lortu du Gabilondoren golarekin. Busquetsek azken 1-3koa legin du Bartzelonarentzat garaipena lortuz.

Zuri-gorriek atzealdean sartuta hasi dute partida, Bartzelonak hasierako minutuetatik hartu baitu norgehiagokaren kontrola. Katalanak baloia ederki mugitzen hasi dira eta lehenengo aukerak heltzen hasi dira Iraizozen ate ingurura. Lehen zatiko abagune onena David Villak izan du 12. minutuan, baina bere jaurtiketa Iraizozen ateko ezker zutoinera joan da. Atezain nafarra fin ibili da zuri-gorrien atean eta beste bi geldiketa paregabe egin dizkie Iniesta eta Pedrori. Bilbotarrak ia ez dira heldu lehen zatian Victor Valdesen ate ingurura eta aukerarik onena, Igor Martinezen zartakoa bat, kornerrera joan da.

Partidako 33. minutuan jokaldi garrantzitsu bat izan da, Fernando Amorebietak txartel gorria ikusi baitu. Iurretako atzelariak, zelaia utzi behar izan du Iniestari sarrera bat egin eta gero. Sarrera, ez da txartel gorria ikusteko bezain gogorra izan baina epaileak erabakia hartu du eta Athletic 10 jokalarirekin gelditu da. Caparrosen mutilek Amorebietaren falta nabaritu egin dute, Gurpegi atzelari lanetan jarri baita, eta Bartzelonak gehiago sakatu du erasoan. Hala ere, bizkaitarrak 0-0 joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatian Caparrosek De Marcos eta Aitor Ocio zelairatu ditu Orbaiz eta Igor Martinezen ordez eta zuri-gorriek Bartzelona, aurrean sakatu dute. Javi Martinezek zutoinera bidali du zartakoa San Josek egindako jokaldi on baten ostean, etxekoen aukera paregabe batean. Bi minutu geroago Bartzelonak 0-1ekoa lortu du, Keitak Iraizoz ederki gainditu baitu (54. minutua). Katalanak jaun eta jabe ziren norgehiagokan 10 jokalariren aurka eta aukera anitz sortu dituzte. Villaren jaurtiketa gutxigatik ez da sare barrura sartu eta Iniestaren zartakoa zutoinerajoan da. 0-1ekoaren ondoren kanpokoak nagusi izan dira eta 73. minutuan Xavik 0-2koa lortu du, baloiak bilbotarren defentsa jo eta gero.

Gorka Iraizoz izan da bizkaitarren taldeko protagonista nagusiena, Bartzelonako aurrelarien jaurtiketa gehienak gelditu baititu atezain nafarrak. 84. minutuan David Villak txartel gorria ikusi du Gurpegiri ukabilkada bat emateagatik eta partida berdindu egin da, bi taldeak 10 jokalarirekin gelditu baitira. Hiru minutu geroago, Athleticek 1-2koa lortu du. De Marcosek jokaldi on bat egin du eta Gabilondok zuri-gorrien gola lortu du partidako 87. minutuan. San Mameseko zaleak gora etorri dira eta berdinketaren gola lortzeko animatu dute taldea. Hala ere, Busquetsek 1-3koa jarri du kontraeraso batean.

- Fitxa teknika:

1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Gurpegui, Orbaiz (Ocio, min.46), Javi Martinez, Gabilondo; Igor Martinez (De Marcos, min.46) eta Llorente (Iturraspe, min.68).

3 - FC Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Adriano (Maxwell, min.46); Busquets, Keita, Xavi (Thiago, min.81); Pedro, Iniesta (Bojan, min.81) eta Villa.

Golak: 0-1, min.54: Keita. 0-2, min.73: Xavi. 1-2, min.89: Gabilondo. 1-3, min.92: Busquets.