Itxi

Beste kirolak

Dopinaren aurkako operazioa

Marta Dominguez atleta atxilotu dute

Erredakzioa

Guardia Zibilak dopinaren aurkako operazioa hasi berri du Espainiako hainbat herritan. Zenbait iturriren arabera, Luis Leon Sanchez ere tartean egon daiteke.

Marta Dominguezen etxea miatu ondoren atleta atxilotu egin du gaur Guardia Zibilak dopinaren aurkako operazioan, jakinarazi diote Europa Press-i hainbat iturrik.

Guardia Zibilak dopinaren aurkako operazioa hasi berri du Espainiako herri ugaritan. Hurrengo orduetan miaketa gehiago egon daitezkeela aurreratu dute iturri berdinek.

Haren entrenatzailea, Cesar Perez, ere atxilotu dute. Manuel Pascua Piqueras eta Eufemiano Fuentesen etxeetan ere izan da Guardia Zibila. Eta zenbait iturriren arabera, Luis Leon Sanchez ere tartean egon daiteke. Galgo operazioaren izenpean egin dituzte miaketok.