Beste kirolak
Mendia
Nola egiazta daiteke "zortzimilakoa" igo dela?
Erredakzioa
Igoera ziurtatzea oso zaila da. Argazki bat izan ohi da "ziurtagiri" onena eta Pasabanen esanetan Oh Eun Sunena ez da Kangchenjungako tontorrekoa.
Eztabaida sortu da. Edurne Pasabanek eta Koreako Oh Eun Sunek helburu berdina dute, hamaula "zortzimilakoak" igotzen aurreneko emakumea izatea.
Edurne Pasabanek Miss Oh-ren igoera batzuen inguruan "zalantza asko" daudela esan du: "Ez du Kangchenjunga igo". Sherpek adierazi diote korearrak ez duela igo eta eurek emango dutela horren berri.
Nola egiazta daiteke "zortzimilakoa" igo dela? Oso zaila da. Argazki bat izan ohi da "ziurtagiri" onena eta Pasabanen esanetan Oh Eun Sunena ez da Kangchenjungako tontorrekoa.