Arrauna
Denboraldi bikaina
Urdaibai, TKE San Miguel Ligako txapelduna
Erredakzioa
Denboraldiko bi hitzordu garrantzitsuenetan nagusi izan da 'Bou Bizkaia', Kontxako Banderan eta Ligan. Orio izan da bigarren eta San Juan hirugarren.
Urdaibaik denboraldi borobila burutu du. Aurreko asteburuan Kontxako Bandera eskuratu zuen eta gaur, Portugaleteko uretan, San Miguel TKE Liga irabazi du.
Bermekoak nagusi izan dira urteko bi hitzordu garrantzitsuenetan. Orio izan da ''Bou Bizkaia''ren aurkari nagusia ligan, baina bigarren sailkatu dira azkenean gipuzkoarrak. Podiumeko hirugarren postua San Juanentzat izan da.
Urdaibaik ez du gaurkoan kale egin eta El Corte Ingleseko Banderan ere lehena sailkatu da, Astillero eta Orioren aurretik.
Zorionak Urdaibai!
Sailkapen nagusia:
1 Urdaibai Umpro Avia 190
2 Orio Amenabar 183
3 San Juan Iberdrola 145
4 Naturhouse Castro 144
5 Pedreña 131
6 Astillero 127
7 Tirán Pereira 114
8 San Pedro Ecolmare 113
9 Hondarribia Orsa 90
10 Kaiku Ambilamp 89
11 Zumaia Altuna y Uria 40
12 Zarautz Inmob. Orio 18
El Corte Ingleseko Bandera:
1 Urdaibai Umpro Avia ver 19:07,92 100.00% 12
2 Astillero ver 19:16,02 00:08.10 100.70% 11
3 Orio Amenabar ver 19:20,88 00:12.96 101.12% 10
4 Pedreña ver 19:22,58 00:14.66 101.27% 9
5 Naturhouse Castro ver 19:27,28 00:19.36 101.68% 8
6 San Pedro Ecolmare ver 19:29,02 00:21.10 101.83% 7
7 Tirán Pereira ver 19:29,04 00:21.12 101.83% 6
8 San Juan Iberdrola ver 19:29,78 00:21.86 101.90% 5