Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Donostia

Kontxako Bandera 2010: Urdaibaik bere aurrenekoa irabazi du

Erredakzioa

Estropada ikusgarria eskaini dute arraunlariek. Oriok ohorezko txanda irabazi du eta Urdaibaik, bandera. Kaiku lehertu egin da eta aukerarik gabe gelditu du.

Urdaibaik bere aurreneko Kontxako Bandera irabazi du estropada polit baten ondoren. Oriok, bueltako luze ikusgarria eginda, ohorezko txanda irabazi du. Kaiku lehertu egin da azken txanpan eta ez da banderaren lehian izan.

Hondarribiak irabazi du lehenengo txanda, Asrillerorekin lehia estua izan ostean. Oso parekatua eta ikusgarria izan da txanda.

Bermeoko ontziak ziaboga ederki egin du eta itzuleko luzean abantaila hartu du beste trainerekiko. Sestaokoek 5 segundo galdu dituzte ziaboga ostean eta Orio atzetik aurrera etorri da. "Mirotza"k Kaiku eta Urdaibai gainditzea lortu du, itzuleko luze bikaina eginez, eta 8 segundo atera dizkio "Bou Bizkaia"ri helmugan. Bermeotarrek 13 segundo atera dizkiete Sestaokoei eta haien aurreneko Kontzako Bandera lortu dute. "Bizkaitarra" ontziak ezin izan dio estropadako egoerari buelta eman eta behera etorri dira azkenengo luzean, segundo asko galduz. San Juanek ere ez du izan gaur egun ona, Koxtapeko ontzia 24 segundora heldu baita.

Sailkapen orokorrean, Oriok bigarren postua lortu du Urdaibairen atzetik eta hirugarren Kaiku izan da. San Juanek laugarren postuan bukatu du eta bosgarren Astilleroko ontzia izan da.

Ohorezko txandako sailkapena:

1 Orio 19:28,16
2 Urdaibai 19:36,18 (+ 08,02)
3 Kaiku19:49,38 (+ 21,22)
4 San Juan 19:52,44 (+ 24,28)

Lehenengo txandako sailkapena:

1. Hondarribia 20:03.48
2. Astillero 20:05.26
3. Pedreña 20:20.16
4. Donostiarra 20:46.40

Kontxako Banderako sailkapen nagusia:

1 BERMEO-URDAIBAI 38:50,26
2 ORIO - AMENABAR + 0:08,80
3 KAIKU AMBILAMP + 0:11,78
4 SAN JUAN - IBERDROLA + 0:24,82
5 SOCIEDAD DEPORTIVA DE REMO ASTILLERO + 0:47,90
6 HONDARRIBIA ORSA + 0:47,98
7 S. D. R. PEDREÑA + 1:01,08
8 DONOSTIARRA + 2:07,86

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Arrauna