Arrauna
Castro eta San Pedro, kanpoan
Kontxako Bandera: San Juanek ezustekoa eman du denbora onena lortuta
A.B.
Erredakzioa
San Juanekin batera Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Astillero eta Pedreña sailkatu dira. San Pedro eta Castro besteak beste kanpoan geratu dira.
San Juanek ezustekoa eman du Kontxako Banderako sailkatze estropadan denbora onena egin ondoren. Gipuzkoarrek 19:41,93ko denbora eginez aurkari guztiak jipoitu dituzte.
Orio (19:57,87), Kaiku (20:02:90), Urdaibai (20:03:18), Hondarribia (20:06,67), Astillero (20:07,15) eta Pedreña (20:16,54) sailkatze ordena honetan, finalean izango dira.
Ezusteko negatiboa San Pedrok eta Castrok eman dute. Gipuzkoarrak sailkatzeko atean geratu dira. Zortzigarren denbora onena egin dute (20:22,31) mugan geratuz. Castrok 20:24,50eko denbora lortu zuen eta kanpoan geratu zen kiniela guztiak apurtuz.
Sailkatze estropada bukatu ondoren txanden zozketa egin da eta txandak honela geratu dira:
Lehen txanda:
Astillero
San Juan
Donostiarra
Kaiku
Bigarren txanda
Hondarribia
Orio
Urdaibai
Sailkatze estropadako sailkapena:
1. San Juan 19:41,93
2. Orio 19:57,87
3. Kaiku 20:02:90
4. Urdaibai 20:03:18
5. Hondarribia 20:06,67
6. Astillero 20:07,15
7. Pedreña 20:16,54
Emakumezkoen III. Kontxako Bandera&' || 'nbsp;
Hilaren 11an eta 12an emakumezkoen III. Kontxako Bandera jokatuko da. 14 traineru bi multzotan arituko dira eta gizoneakoak bezala erlojupekoan jokatuko da estropada.
Kontxako Bandera jokoan izango dute erlojupeiko aurreneko lau traineruek.