Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Pedreñan

Kaikuk Espainiako Txapelketa irabazi du

Erredakzioa

Sestaoko trainera bigarren urtez jarraian, espainiako txapeldun bilakatu da Castroren aurretik. Tiran hirugarren izan da eta TKAE Ligako liderra, Orio, azkenengoa.

Kaikuko "Bizkaitarra" Espainiko txapeldun bilakatu da Castro, Tiran eta Orio gaindituz. Asier Zurinagak zuzendutako mutilek ikuskizuna eman dute Pedreñako uretan eta hasierako luzetik haien erritmo gogorra azaleratu dute. Soilik Castroko "Marinerak" eutsi dio hasierako luzean trainera bizkaitarrari baina lehen ziabogaz geroztik, Kortaren gizonek abantaila hartu dute, 5 segundotakoa, eta kantabriarrek ezin izan dute ezberdinatsun hori jaitsi. Bigarren eta hirugarren ziabogan bizkaitarrek ez dituzte arazoak izan eta haien abantaila handitu dute. Orio, TKAEko liderra, ez da gaurkoan ongi ibili eta azken postuan iritsi da helmugara

Sestaokoek Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak errepikatu dituzte aurten eta orain Kontxako Banderara begira jarri dira.

1º Kaiku 19:58
2º Castro 20:05
3º Tirán 20:10
4º Orio 20:19


Etxeko trainera, Pedreñako "Marina de Cudeyo" izan da garailea kontsolazio tandan, Astilleroren aurretik. Hondarribia hirugarren izan da, gaurkoan, gipuzkoarrek ez baitute haien erritmoa aurkitu.

Kontsolazio tanda:

1º Pedreña 20:16
2º Astillero 20:17
3º Hondarribia 20:31
4º Amegrove 20:50


Emakumezkoetan Galiziak eraman du Federazio Txapelketa Bilboren aurretik. Hirugarren eta azkenb postuan Astillero heldu da.

Federazio Txapelketa:

1º Rias Baixas 23:27
2º Bilbo 24:14
3º Astillero 25:17