Itxi

Ztanda

Ztanda

Ztanda

Casting-a

Musikaren munduko izar bihurtu nahi duzu? Hartu parte "Ztanda"ren denboraldi berrian!

EITB Media

Musika talent show berriaren bigarren denboraldia ate joka dugu. Abeslari izan nahi baduzu, “Ztanda”n zure ametsa bete dezakezu. Eman izena, hauxe da zure aukera!

  • "Ztanda" saioaren logoa

    "Ztanda" saioaren logoa. Argazkia: EITB Media

Milaka pertsonaren aurrean kantatzearekin amets egin baduzu, txikitako desioa abeslari izatea bada, edo Euskal Herriko ahots berria izan nahi baduzu, "Ztanda" ETB1eko musika saioak lagun zaitzake. Izan ere, hemen duzu abesteko gaitasuna eta talentua erakusteko aukera paregabea.

Bada, casting deialdia abian dago! 16 urte baino gehiago badituzu, parte har dezakezu. Izena emateko, eitb.eus/ztanda helbidean sartu eta bete adierazitako inprimakia. "Ztanda" saioko 12 lehiakideetako bat izan zaitezke, eta nork daki, agian bigarren edizioko irabazlea. Adi! Ahots onenak 15.000 euroko saria eskuratuko du.

Euskal Herriko abeslari onenaren bila gabiltza! Zu zeu izan zaitezke euskal kantagintzaren izar berria! Parte hartu castingean eta bete zure ametsa!