Arima Garcia
Arima Garciak 38 urte ditu, eta musika afrikarraren zale amorratua da. Hala, gernikarra Bi Bide afro-musika taldeko abeslaria da. Berak euskaraz abesten du, eta gainerako taldekideek Senegal eta Gambian hitz egiten den wolof hizkuntzan. Miresgarri izeneko diskoa kaleratuko dute, laster.
Abesteaz gain, gitarra jotzen du, bere kabuz ikasita. Rhythm and blues, blues, pop eta rock musika estiloak ditu gogokoen.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa