Ander Rodriguez
29 urteko zumarragarrari txikitatik gustatu izan zaio abestea. Duela urte batzuk, "Izarrak kalean" saioan parte hartu zuen, eta gogotsu dator telebistako talent-show batean berriz ere lehiatzera. Abeslari izan nahi du, eta neurozientzian lan egin duen arren, dena utzi du ametsa betetzeko.
Badu, gainera, jendaurrean abesteko eskarmentua. Tabernari bezala lan egin izan duenean, sarritan kantatu izan du bezeroen aurrean.
Musika estiloari dagokionez, soul, blues eta rock estiloak ditu gustuko, eta, batik bat, indarra eta emozioak helarazten dituzten abestiak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa