Itxi

Vikingak

Vikingak

Vikingak

22:30ean

Ospakizunen atzetik joango dira gaur "Vikingak" saioan

EITB Media

Zuriñe Hidalgo, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola protagonistek ospakizun ezberdinak biziko dituzte.

0:26
Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Zuriñe Hidalgo

Abentura berri baten bila abiatuko dira asteazken honetan "Vikingak" saioko hiru protagonistak. Autokarabana hartuta, Zuriñe Hidalgok, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak ospakizun ezberdinak biziko dituzte, eta akaso, momentu batzuetan, sufritu ere egingo dituzte.

Gizakiok izugarri gustuko dugu gauzak ospatzea: jendearekin batu, dantzatu, gozatu, topa egin... Baina, zer dago ospakizunen atzean? Zein da txanponaren beste aldea? Neurrigabeko jana eta edana, tradizioak duen pisua eta batzuetan, zama. Horiek izango dira, besteak beste, gure protagonisten hausnarketarako gaiak.

"Vikingak" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.