Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:15ean

Haurtzaroan pairatutako sexu abusuak hizpide, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan

EITB Media

Xabier Madariagak sexu erasoen biktima izan direnen testigantzak bilduko ditu 'Sekreturik gabe' erreportajean.

0:30
Xabier Madariaga

Haurtzaroan pairatutako sexu abusuen gaiari helduko dio "Ur Handitan" saioak, gaur, 22:15etik aurrera. Bost haurretik bat sexu-erasoen biktima da eta gehienetan hurbileko senideak izaten dira erasotzaileak. Haurtzaroan pairatutako sexu-erasoen tuneletik atera ezinda urteak pasatu dituzten biktimak elkarrizketatuko ditu Xabier Madariagak. Urte luzez isilpean gordetako traumak publiko egin dituzte, euren barrenak hustuz eta abusu horiek uzten dituzten aztarnak zein horiek publikoki kontatzeak eragiten zizkien zalantzei buruz hausnartuz.

Lau testigantzaren bidez jorratuko dira haurtzaroko sexu-erasoak. Horietako batek, anonimoak, familia-eremuan pairatutako gehiegikeriak deskribatuko ditu. Saioak jasoko duen beste testigantza bat Josu Berrarena izango da eta Donostiako San Luis-La Salle ikastetxean orain hamarkada batzuk jasan zituen sexu-abusuak azalduko ditu.

Kamera aurrean hain mediatikoa bihurtu den Opus Deiko Gaztelueta ikastetxean gertatutakoa kontatuko du Juan Cuatrecasas bilbotarrak. Bestalde, Nora Barroso errenteriarrak hamar urte zituenean bera baino helduagoa zen mutil batek egin zizkion gehiegikeriei buruz arituko da. Esperientzia gogor horrek eragin zizkion beldur eta lotsak azalduko ditu.

Prozesu judizial luzeek eta gertatutakoa behin eta berriro kontatzeak biktimengan eragiten duten desgasteaz arituko da Yayone Altuna abokatua. Halaber, Garbiñe Agiriano psikologoak abusuek utzitako ondorioak zeintzuk izaten diren eta trauma horien gainditze prozesua nolakoa izaten den azalduko du.

"Ur Handitan" saioak Sekreturik gabe erreportajea eskainiko du, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.