Ur Handitan
Audientziak
"Ur Handitan", euskaldunen artean nagusi astearte gauean
EITB Media
Astearteko 'Gazteen Ahotik' erreportajea denboraldiko saiorik ikusiena izan zen.
-
Xabier Madariaga kazetariak aurkezten du "Ur Handitan". Argazkia: EITB Media.
Astearte honetako "Ur Handitan" saioa euskaldunen artean nagusi izan zen bere ordu tartean, % 3,6ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 12,0ko kuota bereganatuz. Halaber, denboraldiko atalik ikusiena izan zen eta 81.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Xabier Madariagak gidatutako saioak Gazteen ahotik erreportajea eskaini zuen eta pandemiak gazteei nola eragin dien aztertu zuen. Izan ere, arauak ez errespetatzea leporatuta, maiz hitz egin da gazteei buruz, baina inoiz gutxi entzun dugu esateko dutena.