Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:30ean

Eraso sexisten inguruan, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

EiTB

Maddiren esperientzia ezagutuko dugu astearteko saioan.

0:25

San Fermin jaien atarian, eta 'La Manada' taldeko bost erasotzaileak aske utzi dituzten honetan, eraso sexistak izango dituzte hizpide berriro 'Ur Handitan' saioan, gaur gauean. Maddi bi aldiz izan da bortxaketen biktima. Saioak horren esperientzia nolakoa izan den, egoera nola bizi izan duen eta aurrera nola egin duen gertutik ezagutuko du. Horrez gain, bortxaketa saiakera baten biktima izan den beste gazte baten bizipenak ere jasoko ditu Xabier Madariagak zuzentzen duen saioak.

Ondoren, 'Ur Handitan' saioak lehendik sexu-erasoen inguruan egindako erreportajea eskainiko du. Saioaren protagonistak Maria eta Iratxe izango dira. Ez dira euren benetako izenekin aurkeztu, ez dutelako euren identitatea ezagutzera eman nahi. Herriko jaietan bortxatu zituzten biak. Bata bere herriko mutil batek bortxatu zuen; bestea, lagun baten lehengusuak. Biek salatu zituzten bortxatzaileak, eta, hala ere, biek jasan behar izan dituzte kaleko kritikak eta epaiak. Gainera, egoera horiekin lan egiten duten psikologo, abokatu eta auzitegi medikuen testigantzak bilduko ditu Xabier Madariagak.

'Ur Handitan' saioa 22:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.