Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Audientzia

Audientzia datu bikainekin agurtu du denboraldia 'Ur Handitan' saioak

EITB

Azkeneko atalak %5,5eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %15,2ko kuota lortu zituen.

'Ur Handitan' saioak audientziaren babesa izan zuen denboraldiko azken atalean. Alkoholismoari buruzko erreportajeak datu bikainak eskuratu zituen: %5,5eko kuotarekin, inoizko bigarren atalik ikusiena izan zen. Halaber, euskaldunen artean audientzia-buru izan zen %15,2ko kuotarekin. 88.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, 38 atalez osatutako bigarren denboraldiaren bataz besteko datuak hauek izan dira: %2,8ko audientzia zatia eta euskaldunen %7,8ko kuota. Denboraldiko atalik ikusiena urtarrilaren 9an emititutako Motxiladun umeak izan zen, %7,8ko audientzia zatiarekin eta euskaldunen arteko %16,5eko kuotarekin.

Uztailean lau atal berreskuratuko dira eta emanaldi bakoitzaren aurretik gaiaren inguruko erreportaje labur bat eskainiko da.