Itxi

Udazken loreak

Udazken loreak

Udazken loreak

22:15ean

Koikili Lertxundi, gaurko 'Udazken Loreak' saioan

A.H. | EITB

Anjel Alkain, bere aldetik, Mugaritz jatetxe ezagunean arituko da.

  • 'Udazken Loreak'

    'Udazken Loreak'

Gaur, Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari ohiarekin eta horren gurasoekin joango da 'Udazken Loreak' perretxiko bila. Otxandio inguruan dagoen Kondebasora joango dira. Familia oso perretxikozalea da, eta argi geratuko da, perretxiko asko ezagutzen baitituzte.

Anjel Alkain, berriz, Mugaritz jatetxe ezagunean egongo da, Dani Lasa sukaldariarekin. Aperitibo modura, oilasko tostada bat prestatuko dute, ziza horiekin eta saltsa-perretxikoekin, eta borrajak, esnegorriekin eta onddoekin, berriz, plater nagusi moduan.

'Udazken Loreak' gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.