Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Irungo Atalaia jatetxeko Inaxio Muguruza 'Txoriene'n

Jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatu ditu Pili Manterolarekin, baita Luis Mariano abeslariaren Jalisco Blody Mary-a ere.

  • Ignacio Muguruza

    Ignacio Muguruza

Irungo Atalaia jatetxeko Inaxio Muguruza sukaldaria izan da 'Txoriene' saioan gonbidatu. Jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatu ditu Pili Manterolarekin astelehenetik ostiralera 15:15an hasita, baita Luis Mariano abeslariaren omenez asmatutako Jalisco Blody Mary-a ere.

2004an zabaldu zuten Atalaia hotel eta jatetxea, eta Inaxio Muguruzak eta Maria Candelas Fernández de Valderramak kudeatzen dute. Ingurugiro dotorean eta kostatik oso gertu dagoen familia giroko hotela da. Jatetxea 2010ean berritu zuten. Astean zehar eguneko menua ematen dute eta asteburuetan menu bereziak. Horrez gainera, ezkontzetarako edota ospakizun handietarako egokitutako guneak dituzte.

ETB1eko 'Txoriene' saioan kartan eta menuetan eskaini izan dituzten hainbat plater prestatu ditu Inaxiok. Horien artean, nabarmentzekoak dira apple-strudel azkenburukoa eta Luis Mariano abeslariaren Jalisco Blody Mary-a.