Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Guardiako La Huerta Vieja jatetxeko Imanol Rementeria, 'Txoriene'n

A.A.

EiTB

Ezkontzetan eta ospakizun handietan espezialdutako jatetxea da La Huerta Vieja eta Arabako Errioxako ohiko platerak gaur egungo sukaldaritzarekin uztartzen ditu.

  • Pili, La Huerta Viejako Imanol eta Aliciarekin

    Pili, La Huerta Viejako Imanol eta Aliciarekin

Guardia herrian dagoen La Huerta Vieja jatetxea izango dugu gonbidatu 'Txoriene' saioan. Bertako sukalde burua den Imanol Rementeriarekin prestatuko ditu platerak Pili Manterolak.

Familia jatetxea da La Huerta Vieja. Bi gizaldi daramatzate Arabako Errioxako sukaldaritza lantzen eta joera berriekin uztartzen Guardia herriko jatetxe honetan. Otordu handietan daude espezializatuta, ezkontzetan eta jende asko biltzen dituzten ospakizunetan. Eta horretarako bereziki prestatutako lorategiak eta jantokiak dituzte.

Txerrikumea, arkume txuletak brasan edota erreboiloa dira bertako plater onenak, besteak beste.

Imanol Renteria bergararra da gaur egun bertako sukalde burua. Karlos Argiñanoren eta Hilario Arbelaitzen Zuberoa jatetxeetan aritu izan bada ere, urte dexente daramatza Errioxa inguruan.