Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Zumarragako Etxeberri jatetxeko Bixente Egiguren, 'Txoriene'n

A.A.

EiTB

Jatetxeko espezialitateak prestatzen erakutsi digu Pili Manterolarekin batera ETB1en; ehiza protagonista duten platerak batik bat.

  • Bixente Egiguren

    Bixente Egiguren

Zumagarrako Etxeberri jatetxeko sukalde-burua, Bixente Egiguren, izan du gonbidatu Pili Manterolak 'Txoriene' saioan. Jatetxe honetan espezialitate dira ehiza-platerak eta horietako batzuen errezetak nola prestatu erakutsi du Bixentek.

Familia giroan kudeatzen dute Zubizarreta familiako kideek Zumarragako Etxeberri jatetxea eta hotela. Jose Manuel Zubizarretak, haren arreba Inesek eta Isabelek, eta emazte Pakitak gogor egin zuten lan urte askotan negozioa aurrera ateratzeko, osatu zuten lantaldearekin batera. Gaur egun, Zubizarreta familiaren hurrengo generazioa, Jose Manuel eta Pakitaren seme-alabak hain zuzen ere, dira ehun urtetik gora dituen negozioaren ardura daramatenak.

Etxeberri hotela eta jatetxea ezkontzetan eta jende ugari biltzen dituzten ospakizunetan dago espezializatua. Lorategi ederrez inguratutako jangela handiak dituzte horretarako. Haatik, sukaldaritza tradizionalean oinarritutako karta zerbitzua ere eskaintzen du.

Bixente Egigurenek 20 urte inguru daramatza Etxeberrin lanean eta bertako sukalde burua da gaur egun. Oñatiko Ostalaritza Eskolan egin zituen ikasketak. Ondoren, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak eta Martin Berasategi maisuen ondoan lan egiteko aukera izan zuen, eta Madrileko Zalacain jatetxean ere jardun zuen ikasten hilabete batzuez.

Lehendik ere ere badu esperientzia kamera aurrean, Goierri Telebistako 'On Egin' saioan eta ETB1eko 'Arratsaldero' saioan parte hartu baitu.