Txoriene
Hurrengo astean
Elbeteko ostatuko Belen Urrutia, gonbidatu, 'Txoriene'n
I.Z
Bilbo
Sukaldari honek esperientzia handia du sukaldaritzaren munduan urte asko daramatzalako ikasketa prozesuan.
-
belen Urrutia
Belen Urrutia sukaldaria izan da Pili Manterolak aurkezten duen 'Txoriene' saioan gonbidatu.
Belen Nafarroan dagoen Elbete izeneko herriko ostatuko sukaldaria da. Ostatu familiar erosoa da, jatetxe eta guzti. ‘Herriko ostatua’ izenez ezagutzen dute herriko plaza nagusian kokatuta daogen ostatuak, 1804ean eraiki zen eta ingurukoen artean leku ezaguna bilakatu da.
Belen Urrutiak errezeta tradizionalak eta gozoak eskaintzeko aukera eman dio ostatuko jatetxeari. Baztango eskualdeko produktuak erabiliz, Euskal Herrian oso ezagunak diren platerak prestatzen ditu.
ETB1eko saioan gaztanbera, borrajak bakailaoarekin, jogurt ekologikoaren moussea mango purearekin edota legatzez eta ganbaz betetako orburu freskoak bezalako platerak prestatu ditu.