Txoriene
Sukaldaritza
Jabier Zapirain Arropain jatetxeko sukaldaria, 'Txoriene' saioan
EITB
Bilbo
Pili Manterolak Lekeitioko sukaldari bat izango du gonbidatu aste honetan.
-
Jabier Zapirain
Lekeitioko Arropain jatetxeko Jabier Zapirain izan dute gonbidatu, ETB1eko 'Txoriene' saioan. Jabier Zapirain Lekeitio aldean sukaldari ezaguna da. Arropain jatetxeko sukaldari nagusia da, eta arrainak eta mariskoak prestatzen espezialista da. Errezeta horiek eskaini ditu ETB1eko saioan, hegaluzea adibidez. Bere emaztea ere izan du lagun Pili Manterolak gidatzen duen saioan eta hark plater exotikoagoak prestatu dizkigu, hala nola, tarkarya eta tikmoa edota txili momoak.
Jatetxeak oso kritika onak jaso ditu interneten, bertan eskaintzen duten kalitatearen eta prezioaren arteko harreman onagatik. Gainera, Tripadvisor webgune ezagunak bikaintasunaren ziurtagiria eman dio 2013an.
Astelehenetik ostiralera, 15:15ean hasita, izaten dugu ikusgai Pili Manterolak aurkezten duen saioa ETB1en.