Txoriene
Sukaldaritza
Gurutze-Berri jatetxeko Xabier Zapirain, 'Txoriene'n
A. A.
EiTB
Oiartzunen dagoen Gurutze-Berri jatetxe eta ostatuko nagusietako bat da Xabier Zapirain. Pili Manterolarekin batera euren jatetxeko plater ohikoenak prestatzen erakutsi digu ETB1eko saioan.
-
Xabier Zapirain, Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxekoa, 'Txoriene'n
Oiartzunen dagoen Gurutze-Berri jatetxeko Xabier Zapirain sukaldaria hartu du Pili Manterolak 'Txoriene' ETB1eko sukaldaritza saioan. Euren jatetxean ohikoak diren plateren errezetak prestatu ditu sukaldari oiartzuarrak.
Badira 40 urte inguru Zapirain familiak Gurutze-Berri ostatu eta jatetxearen buruzagitza hartu zuenetik, eta aitak hasitako bideari eusten diote gaur egun ere Xabier eta Gorka semeek. Kalitate handiko sukaldaritza eginez mota guztietako ospakizunetako otorduak eskaintzen dituzte jatetxeak dituen hainbat jangeletan. Horrez gainera, logelak ere badituzte eta naturaz inguratutako leku paregabean dago kokatuta.
Xabier Zapirainek euren jatetxean prestatzen dituzten errezeta batzuk ekarri ditu 'Txoriene'ra, besteak beste, eperrak ehiztari erara, usoa salmisean, edota ahatea laranjatan.