Txoriene
Txoriene-Sukaldaritza
La Maison Oppoca jatetxeko Txomin Massone sukaldaria 'Txoriene'n
Erredakzioa
EITB
Ainhoa herrian dagoen La Maison Oppoca hoteleko sukaldaria, Txomin Massone, ETB1eko sukaldaritza saioko gonbidatu izan da, jatetxeko errezetak Pili Manterolari erakusten.
-
Txomin Massone sukaldaria
Lapurdiko Ainhoa herrian dagoen La Maison Oppoca jatetxeko sukaldaria, Txomin Massone, izan du gonbidatu Pili Manterolak 'Txoriene' saioan. Jatetxean eskaintzen dituzten plateretako batzuk prestatuko dizkigu egunero Txominek, 15:15ean hasita.
La Maison Oppoca hotela da, eta bi jatetxe daude bertan: Pelotari Bistro eta La Maison Oppoca. Pelotari Bistron eguneko menuak eskaintzen dituzte, eta bigarren horretan, plater elaboratuak. Horren arduradun nagusia Massone bera dugu.
Txomin Massonek karta berezia eskaintzen du bere jatetxean. Sukaldari honek plater elaboratuak egiten ditu, bertako produktuak eta elikagaiak erabiliz betiere.
'Txoriene' saioan prestatu dituztenetako batzuk hauek dira: euskal pastela, taloa gaztarekin, txahalki errea eta barazkiak wokean eta bankako amuarraina.