Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Xabier Zabaleta Aratz jatetxeko sukaldaria, 'Txoriene' saioan

Donostian dago Aratz, Xabier Zabaletaren jatetxea. Bertan dastatu daitezkeen plateretako batzuk egiten erakutsi digu Xuban Intxaustik gidatutako saioan.

  • Aratz jatetxeko Xabier Zabaleta

    Aratz jatetxeko Xabier Zabaleta

Xabier Zabaleta Aratz jatetxeko sukaldaria izango da 'Txoriene' gastrotalk-eko hamahirugarren eta azken gonbidatua. Donostian dago Aratz jatetxea, eta Xabi eta Iker anaia dira bertako nagusiak. Aurten, 25 urte beteko ditu Aratzek beren agindupean. 'Txoriene' Xuban Intxaustik gidatzen duen etxean, jatetxean prestatzen dituzten platerak egiten erakutsiko digu.

Xabierrek urte asko darama sukaldaritzaren arloan lanean: 16 urte zituenean hasi zen Aratzeko sukaldean. Donostiako jatetxean ez ezik, Iturengo Aurtizko ostatuan ere ibilia da Xabier. Orain 25 urte Aratzera itzuli zen, eta anaiarekin batera hartu zuen jatetxearen ardura. Aste honetako sukaldariak Xabier Osa eta Domingo Agirre izan ditu besteak beste irakasle. Horrez gain, Ja(ki)tea 2009 urtean sortu zen elkarteko lehendakari ere bada.

Bertoko produktuekin lan egiten du Xabierrek Aratzen, garaian garaiko produktuekin. Kartan aurki daitezkeen plater eta menuez gain, pintxoak, ogitartekoak eta plater konbinatuak ere dastatu daitezke Donostiako jatetxean. Eskaintza zabala dute, eta kalitatea bermatuta dago.

Xuban Intxaustik gidatzen duen 'Txoriene' gastrotalk-ean, jatetxean egin ohi dituen hainbat errezeta prestatzen erakutsiko digu. Astelehenean, kafe-sorbetea ronarekin eta otarrain-entsalada epela prestatuko ditu; asteartean, pasta freskoa onddoekin eta boilurrarekin eta banillazko izozkia egingo ditu; asteazkenean, bakailaoa saltsan txangurruarekin eta natillak izango dira; ostegunean, foie-terrina eta idi-biribilkia saltsan; eta, azkenik, ostiralean, onddoak plantxan prestatuko ditu, ahate gibel freskoarekin eta saltsa gazi-gozoarekin. Azken egunean, gainera, ardo dastatzea egingo dute Xabierrek eta Xubanek, eta ardoen berezitasunen inguruan arituko dira.