Miniaturak
600 ml uretan "Sopak delicia del mar" disolbatu eta, sutara eraman ondoren, 10 minutuz egosi. Segidan, lapiko batera iragazi eta agar-agar hautsa gehitu ondoren, 2 minutuko egosketa eman. Emaitza biberoi batean sartu, eta epeltzen utziko dugu.
Patatak mikrouhin labean egosi, 800 W-an, 7 minutuz. Egiten direnean, minutu bat itxaron, kontu handiarekin poltsa ireki eta patatak xerra loditan moztu.
Biberoiko krema olio hotzetara tantaka-tantaka bota, kabiar formako bolatxoak egiteko. Prozedura hori astiro egin, denbora eman.
Segidan, bi katilutan ur hotza jarri eta bolatxoak bitsaderarekin atera ondoren, katilu bakoitzetik pasatuz, garbialdia eman. Azkenik, sukaldeko paperaren gainera atera.
Aurkezpena
Plater txiki eta apain batean edo zeramikazko koilaratxo batean, patata xerra batzuk ipini. Horiek gatz ezkatekin, piperrauts ezberdinekin eta oliba olio hari fin batekin ondu. Amaitzeko, olagarro kabiarra gainean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa