Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Hegaltxo minak airfyerrean
Hegaltxo minak airfyerrean
Osagaiak
  • Oilasko hegalak, 300 g
  • Hegaltxoak marinatzeko:
  • Perrins saltsa, koilarakada bat
  • Baratxuri lehor xehetua, koilaratxo bat
  • Tabasco tanta batzuk
  • Eztia, 2 koilarakada
  • Piperrauts gozoa, koilaratxo bete
  • Oregano lehorra, kafeko koilaratxo bat
  • Gurina, 50 g
  • Saltsa mina egiteko:
  • Tipula bat
  • Baratxuri bat
  • Piperrauts mina, kafeko koilaratxo bat
  • Piperrauts gozoa, kafeko koilaratxo bat
  • Azafraia
  • Tomate birrindua, 400 g
  • Tomate pasta lehorra, koilaratxo bat
  • Ozpina, koilarakada bat
  • Eztia, 2 koilarakada
  • Arto almidoia, 1 edo 2 koilaratxo
  • Oliba olioa
Prestaketa

Hegaltxoak marinatzen jarri

Grina mikrohuin labean urtu. Ontzi sakon batean marinatuaren osagai guztiak batu eta ongi nahasi.

Oilasko hegaltxoak ontzian sartu eta ongi nahasi, hegaltxoak alde guztietatik ongi busti daitezen.

Ontzia plastiko filmarekin estali eta hozkailuan ordu betez pausatzen utzi.

Saltsa mina

Tipula eta baratxuria zuritu eta zati handitan zatitu.

Kazo batean oliba olioa berotu eta baratxuria arin-arin bertan gorritzen jarri. Tipula eta gatza gehitu eta 2-3 minutuz erregosten utzi. Arto almidoia, piperrautsak eta azafraia gehitu eta koilararekin bueltak emanez guztia ongi integratu. Tomate birrindua, tomate pasta, ozpina eta eztia gehitu, gatzean ondu eta 10 minutuz su bizian kozinatu.

Irabiagailuaren laguntzarekin birrindu eta epeltzen utzi.

Hegaltxoak egin

Hegaltxoak marinatutik atera, gehiegizko saltsa kentzeko eskuekin eragin eta airfyerraren kaxoian zabal-zabal atondu. Ez estutu gehiegi, bata bestearen artean tartea utzi aire beroa ongi igarotzeko.

Gailua 200 graduan programatu eta 8 minutuz kozinatu. Segidan, hegaltxoei buleta eman eta beste 8 minutuz kozinatu.

Kurruskariago nahiko bagenitu, beste 3 minutuko erregosketa eman.