Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Patata minak airfyerrean
Patata minak airfyerrean
Osagaiak
  • Patatak egiteko:
  • Patatak, 2
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patatentzako saltsa mina egiteko:
  • Tipula bat
  • Baratxuri bat
  • Piperrauts mina, kafeko koilaratxo bat
  • Piperrauts gozoa, kafeko koilaratxo bat
  • Azafraia
  • Tomate birrindua, 400 g
  • Tomate pasta lehorra, koilaratxo bat
  • Ozpina, koilarakada bat
  • Eztia, 2 koilarakada
  • Arto almidoia, 1 edo 2 koilaratxo
  • Oliba olioa
  • Gehigarri gisa:
  • Maionesa
Prestaketa

Saltsa mina

Tipula eta baratxuria zuritu eta zati handitan zatitu.

Kazo batean oliba olioa berotu eta baratxuria arin-arin bertan gorritzen jarri. Tipula eta gatza gehitu eta 2-3 minutuz erregosten utzi. Arto almidoia, piperrautsak eta azafraia gehitu eta koilararekin bueltak emanez guztia ongi integratu. Tomate birrindua, tomate pasta, ozpina eta eztia gehitu, gatzean ondu eta 10 minutuz su bizian kozinatu.

Irabiagailuaren laguntzarekin birrindu eta epeltzen utzi.

Patatak airfyerrean

Patata zuritu eta dadotan moztu.

Airfyerraren ontzian patatak sartu eta oliba olioarekin lainoztatu. Patatak frijitzeko programa aukeratu, 180 graduan eta 8 minutuz erregosten utzi.

Segidan, ontziaren kaxoia ireki, patatei buelta bat eman eta programa berean tenperatura 200 gradura igo eta 4 minutuz kozinatu.

Ontzi batera atera eta gatzez ondu.

Zerbitzatu

Patatak ontzi batera atera eta saltsa mina eta maionesa gainetik bota.