Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Gazta taula: provolone, tequeño eta usain-belar gazta krematsua grissiniekin
Gazta taula: provolone, tequeño eta usain-belar gazta krematsua grissiniekin
Osagaiak
  • Tomate eta usain belar gazta krematsua egiteko:
  • Skyr gazta krematsua, 200 g (oharra niretzako: lidl-en)
  • Tomate kontzentratua, 1 kafe-koilara
  • Berakatza, 1 atal
  • Tipulin xehetua, 1 kafe-koilara
  • Apoperrexila edo perrexil xehatua, 1 kafe-koilara
  • Salbia
  • Limoi-ezkaia
  • Grissiniak egiteko:
  • Artobeltz irina, 150 g
  • Tapioka almidoia, 75 g
  • Psyllium husk, 9 g
  • Oliba olioa, 40 ml
  • Ura, 150 ml
  • Gatza, 9 g
  • Sesamo haziak
  • Ekilore haziak
  • Provolonea egiteko:
  • Provolone gazta, 150 g
  • Oregano lehorra
  • Piperrautsa
  • Tequeñoak egiteko:
  • Hostore xafla bat (glutenik gabea)
  • Gazta samurra edo gantz gutxikoa,
  • Tomate marmelada
Prestaketa

Hasteko, grissiniak egingo ditugu. Labea 200 graduan berotzen jarriko dugu goitik eta behetik, eta irina, tapioka eta gatza ontzi batean nahasiko ditugu. Jarraian, oliba olioa gehitu eta koilara batekin integratzen saiatuko gara. Ondoren, urari psyllium-a gehitu eta hagaxkarekin nahasiko dugu loditzen den arte. Segidan, irinaren ontzira gehitu eta eskuekin guztia ongi bilduko dugu, bolatxo bat egiten den arte. Ur gehiago beharko balu, eskuak busti eta orea lantzen joan. Horrela hartuko diogu urari tamaina. Orea ontzitik askatzen den momentuan, mahai gainera botako dugu, eta minutu erdi batez landuko dugu. Segidan, trapu batekin tapatu eta 5 minutuz pausatzen utziko dugu.

Pausatzen denean, labana batekin zatitan moztu (zati guztiak berdinak izatea nahi bada pisuarekin neurtu) eta zatitxoekin bolatxoak egingo ditugu. Jarraian, bolatxoak mahai gainean luzatuko ditugu eskuekin eraginez, makilatxo forma eman arte.

Makilatxo guztiak eginak ditugunean, mahai gainean sesamo haziak eta ekilore haziak zabalduko ditugu. Eskuak uretan busti eta makilatxoak igurtziko ditugu, banan-banan. Ondoren, makilatxo bakoitza hazien gainetik errodatuko dugu eta labeko erretiluan jarriko ditugu, paper sulfurizatuaren gainean.

Jarraian, 30 minutuz labean egosiko ditugu eta egiten direnean, parrilla baten gainera pasako ditugu hezetasunik ez hartzeko.

Labea ez dugu itzaliko, tequeñoak eta provolonea bertan egingo baititugu.

Usain-belar gazta krematusa egiteko, berakatzari erdiko hozia kendu prentsatzailearekin xehatuko dugu eta katilu batera botako dugu. Segidan, osagai guztiak gehitu eta guztia ongi nahasiko dugu. Ondoren, plastiko filmarekin ontzia tapatu eta hozkailuan gordeko dugu zapore guztiak ongi integratzeko.

Tequeñoak egiteko, hostorea tiratxotan moztuko dugu luzetara, pizza mozteko gailuaren edo labana baten laguntzarekin. Segidan, gazta lingote moduko zatitan moztuko dugu, laukizuzenetan, eta hostore tiratxoekin bilduko ditugu, punta batetik hasita pixka bat zeharka eginez.

Jarraian, makilatxoak egiten ditugun erretilu eta paper sulfurizatu beraren gainean jarri, oliba olioa gainetik lainoztatu eta, labea 250 gradutra igo ondoren, 10-15 minutuz egosiko ditugu, edo gorritzen diren arte.

Provolonea egiteko, provoloen gazta dadotan moztuko dugu. Jarraian, zeramikazko ontzi bateko zulotxoak provolone dadoekin beteko ditugu eta ondoren, gainetik oregano lehorra eta piperrautsa hautseztatuko ditugu.

Segidan, tequeñoak labetik atera ostean, zeramikazko ontzia sartuko dugu eta gazta urtzen den arte edukiko dugu.

Egiten denean, labetik atera eta 4-5 minutuz epeltzen eta gazta sendotzen utziko dugu, gero gazta zotzekin hartu ahal izateko.

Provolonea epeldu bitartean, gazta-taula osatzen joango gara. Taularen alde batean, hozkailuan gordea genuen usain-belar gazta krematsua jarriko dugu, grissiniekin inguratuta. Taularen erdian, plater txiki batean, tequeñoak eta ontzitxo txiki batean tomate marmelada jarriko ditugu bustitzeko. Eta bukatzeko, taularen beste ertzean, provolonea zotz luze batzuekin.