Miniaturak
Hasteko, saltsak martxan jarriko ditugu. Haragia azkeneko momentuan zatituko dugu.
Yorkshire saltsa egiteko, laranja azalak Porto ardotan egosten jarri eta urritzrn utziko dugu. Segidan, laranja azalak kendu eta andere-mahats jelea erantsiko diogu, kanela hautsa eta piperrautsarekin batera eta desegin arte nahasi ondoren, berriro ere sutan jarriko dugu, gehiago urritzen uzteko. Amaitzeko, laranja zukua gehitu eta saltsa iragaziko dugu.
Kataluiniar maionesa egiteko, hasteko, pipermorroa zati txiki-txikitan moztuko dugu. Segidan, maionesa arin bati gehituko diogu, baita gatza eta tomatea ere, eta dena ongi integratzen den arte nahasiko dugu. Jarraian, aliolia egingo dugu motrailaren laguntzarekin; baratxuria eta oliba olioa krema bat egin arte landuko ditugu. Amaitzeko, maionesaren nahaskiari koilarakada eder bat alioli gehituko diogu eta dena ongi nahasiko dugu.
Ziape krema egiteko, ziapea eta esne-gain sendoa su emean 4-5 minutuz kozinatuko ditugu. Sutatik atera eta hozten denean, gatza eta piperbeltza gehitu eta hagaxkaren laguntzarekin edo irabiagailuaren laguntzarekin ahalik eta krematsuen uzten saiatuko gara.
Monako saltsa egiteko, motrailu batean ziape aleak txikituko ditugu, hauts bihurtu arte. Jarraian, intxaurrak, baratxuriak eta antxoak gehitu eta dena pure moduko ore bat lortu arte landuko dugu. Jarraian, arrautzaren gorringoa gehitu (gordinik), gatza eta piperbeltza barne, eta oliba olio hari fina gehituz maionesa moduko saltsa lortu arte irabiatzen jarraituko dugu. Amaieran, ozpina gehituko diogu, nahi dugun sendotasuna lortu arte olioarekin eta ozpinarekin jokatuz.
Jogurt saltsa egiteko, jogurt natural bat katilu batera isuri eta piperrautsa, gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu. Segidan, limoi zukuarekin batera, apoperrixila eta tipulina xehe-xehe eginda gehituko dizkogu eta guztia ongi nahasiko dugu.
Saltsa guztiak dagozkien ontzietan banatuko ditugu.
Amaitzeko, fonduean olioa berotzen jarriko dugu eta haragia zatitzen hasiko gara. Haragiak pusketa txiki-txikitan zatitu behar dira, minutu batean oliotan frijitzeko modukoak.
Behin olioa berotzen denean, haragi zatiak ziztatu eta bertan frijituko ditugu.
Segidan, haragi bakoitza gustuko saltsan busti eta jan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa