Miniaturak
Hasteko, moldeko ogia esnetan bustiko dugu, ongi bigundu arte.
Jarraian, paparrak xehetuko ditugu, pasta moduko ore bat lortu arte. Horretarako elikagaien prozesadorean sartuko ditugu perrexil xehetuarekin batera.
Ontzi batean, papar-oreari ogi bigunduarekin nahasiko dugu eta jarraian, arrautza irabiatua, gazta krematsua, gatza eta espeziak.
Guztia ongi nahastu eta hozkailuan egoten utziko dugu 10-15 minutuz.
Bitarte horretan nuggetak birrineztatzeko nahaskia egingo dugu. Motrailu baten laguntzarekin edo elikagaien prozesadorearen laguntzarekin arto malutak txikituko ditugu. Tamaina guztietako pinportak behar ditugu, ez da komeni gehiegi xehetzea.
Segidan, arto-maluta xeheak ogi birrinduarekin nahasi eta plater batean zabalduko ditugu.
Beste plater batean arto irin findua jarriko dugu eta, bukatzeko, beste batean arrautza irabiatua.
Jarraian, hozkailutik nuggeten orea aterako dugu eta koilaratxo baten laguntzarekin tamaina txiki eta forma irregular eta zapaleko aleak egingo ditugu.
Birrineztatzeko lehenik arto irin findutik pasako ditugu, segidan arrautzatik eta amaitzeko, ogi birrindu nahaskitik.
Bukatzeko, nuggetak ekilore oliotan frijituko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa