Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Easy healthy snickers
Easy healthy snickers
Osagaiak
  • Kakahueteak, eskukada bat
  • 2 banana heldu
  • Kakahuete krema
  • Txokolate beltza, 140 g
  • Gatz ezkatak
Prestaketa

Hasteko, kakahueteak labean txigortuko ditugu, 160 ºC-tan 12 minutuz. Txigortzen direnean, atera eta hozten utziko ditugu.

Bestalde, bananak zuritu eta 2 cm-ko lodierako xerratan ebakiko ditugu. Labeko erretiluan jarria izango dugun labeko paperaren gainean banana xerrak banatu eta izozkailuan sartuko ditugu, 30-40 minutuz.

Segidan, izozkailutik atera eta banana-xerra bakoitzaren gainean kakahuete krema jarriko dugu eta honen gainean, 1-2 kakahuete. Kakahueteak emeki zapaldu eta prestatutakoa izozkailuan sartuko dugu berriz, beste 20 minutuz.

Bien bitartean, txokolatea maria bainuan urtuko dugu.

Prestatu ditugun banana-xerrak izozkailutik atera eta txokolate urtuan bustiko ditugu. Atera ahala, erretiluan jarriko ditugu berriz, eta gatz ezkatekin apainduko dugu snicker bakoitza.

Berriro ere izozkailuan sartuko ditugu, txokolatea gogortu arte.

Oharra: Jan ahala atera izozkailutik.