Miniaturak
Labea aurrez berotzen jarriko dugu, 170 ºC-tan goitik eta behetik. Segidan, muffinak egiteko moldeko zulotxoetan labeko papera jarriko dugu.
Bestalde, ontzi batean arrautzak, ziapea, ahuntz gaztaren erdia mamurtuta, gatza, piperbeltza, edari bejetala eta pestoa irabiatuko ditugu.
Jarraian, cherry tomateak erditik zatituko ditugu, kale hostoak fin-fin moztuko ditugu eta amaitzeko, patatak zuritu eta birringailuarekin birrinduko ditugu.
Barazki guztiak atonduta ditugunean, ontziko nahaskiari erantsiko dizkiogu eta dena ongi nahasiko dugu.
Segidan, muffinen ontziko zulotxoak nahaskiarekin beteko ditugu eta gainetik aparte utzi dugun ahuntz gazta botako diegu.
Bukatzeko, 20-22 minutuz laberatuko ditugu. Egiten direnean, epeltzen utzi eta entsalada batekin zerbitzatuko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa