Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Zurrukutuna hurrupa
Zurrukutuna hurrupa
Osagaiak
  • Bakailao papurtua, 200 g
  • Perrexila
  • Ura, 1 l
  • Zopako ogia, laurden bat
  • Piper txorizero mamia, koilaratxo bat
  • 2 baratxuri ale
  • 2 arrautza gorringo
  • Esne gaina, 200 ml
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Pipermin-olioa eta baratxuri-olioa
  • Apaingarrirako:
  • Euskal ardi-gazta ondua, 200 g
Prestaketa

Hasteko, bakailao-salda egingo dugu. Honetarako, bakailao papurtua perrexilarekin eta urarekin batera egosiko dugu 15 minutuz. Amaitzean, perrexila kenduko diogu.

Segidan, baratxuriak zuritu eta xaflatan ebakiko ditugu. Ondoren, eltze batean oliotan gorrituko ditugu. Gorritzen direnean, zopako ogia zatitan erantsiko diogu eta jarraian, piper txorizeroen mamia. Koilara baten laguntzarekin buelta batzuk eman eta bakailao-salda erantsiko dugu eltzera. Ogia biguntzen den arte utziko dugu egosten, 20 minutuz gutxi gorabehera.

Jarraian, eltzea sutatik atera eta 5 minutuz epeltzen utziko dugu, arrautzaren gorringoak eta esne-gaina eransteko. Honen ondoren, irabiagailuaren laguntzarekin dena birrinduko dugu. Gatzean eta piperbeltzean zuzendu eta iragazi egingo dugu segidan.

Apaingarri moduan gazta-tutu kurruskariak egingo ditugu. Ardi-gazta birrinduko dugu, hauts egin arte. Labeko erretilu gainean laberako papera ipiniko dugu eta gainean ardi-gazta hautsa, ahalik eta geruza finena utziz. Jarraian, labean 3-4 minutuz gratinatuko dugu. Labetik atera eta azkar batean gazta gainerrea laukitan zatituko dugu eta hauek, metalezko zilindroetan bilduko ditugu hoztu eta solidotu aurretik. Hoztean, tutuak metalezko zilindrotik atera.

Bukatzeko, zurrukutuna krema hurruparako edalontzitxoetan banatuko dugu eta baratxuri-oliotik eta pipermin-oliotik tanta banarekin apainduko dugu, ardi-gazta tutu kurruskariarekin batera.