Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Gari-zainzuri eta ricotta ogi txigorkia
Gari-zainzuri eta ricotta ogi txigorkia
Osagaiak
  • Gari-zainzuri buruak, 8 ale
  • Oliba olio birjina, 40 g
  • Gatza
  • Baserriko ogia
  • Ricotta gazta, 200 g (edo gazta freskoa)
  • Ezkaia
  • Piperbeltza
Prestaketa

Gari-zainzuriak luzetara erditik ebaki eta gero erdi bakoitzetik beste bi erdi atera. Jarraian, plater batean oliba olioarekin eta gatz pixka batekin 10 bat minutuz ontzen jarriko ditugu.

Labean grilla berotzen jarri eta bertan 4 ogi xerra txigortuko ditugu. Ondoren, ogi txigortu gainean gazta igurtziko dugu eta honen gainean gari-zainzuriak banatuko ditugu.

Jarraian, ezkai hosto batzuk gainetik bota, piperbeltz pixka bat eta grillera pare bat minutu sartuko ditugu.