Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Kering tempeh
Kering tempeh
Osagaiak
  • Tempeh, 250 g
  • Tamarindo krema, koilarakada bat
  • Panela azukrea, 2 koilarakada
  • 2 tipulatx (xehe-xehe zatituta)
  • 2 baratxuri (xehe-xehe zatituta)
  • Piperrauts gorria, koilaratxo bat
  • Kakahuete txigortuak, 100 g
  • Tamaria
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Tempeha tiratxo txikitan ebakiz hasiko gara, hirugihar tiratxoak bailiran.

Jarraian, zartagin batean olio berotan tempeh tiratxoak frijituko ditugu, kurruxkari gelditzen diren arte. Segidan, sukaldeko paperaren gainera aterako ditugu, gehiegizko olioa xurgatzeko.

Wok erako zartagin batean olio apur batekin tipulatxa eta baratxuria gorritzen jarriko ditugu. Gorritzen direnean, azukrea, tamarindo krema, piperrauts gorria eta tamaria gehituko ditugu zartaginera. Saltsa lurruntzen doan heinean, kakahueteak erantsiko ditugu bertara eta amaitzeko, tempeh tiratxoak. Guztiari buelta batzuk eman eta kurruskari dagoenean, sua itzali eta zerbitzatu.