Miniaturak
Paparra xerratan ebaki eta zartaginean olio pixka batekin egin. Hozten utzi. Arrautza egosia xerratu eta txaka erdibitu.
Bexamela egiteko, esnea lapiko batean berotzen jarri. Bitartean, beste lapiko batean gurina urtuko dugu eta irina gehituko diogu hagaxkarekin nahasi bitartean. Esne beroa gehitzen joan hagaxkarekin nahasi bitartean bexamel krematsu bat lortu arte. Gatzez, intxaur muskatuz eta piperbeltzez ondu eta jarraian, dauzkagun osagai guztiak (txaka, paparra,arrautza,..) bertatik pasa bexamel geruza bat beraien gainean geratu arte eta jarraian, oliotutako erretilu batera pasako ditugu banaka. Hozten utzi.
Irinetik, arrautzatik eta ogi birrindutik pasako ditugu bexameldutako osagai guztiak eta jarraian olio berotan frijituko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa