Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Muskuilu eta hegaluze patea
Muskuilu eta hegaluze patea
Osagaiak
  • Muskuiluak eskabetxean, 100 g.
  • Kontserbako hegaluzea, 125 g.
  • Gazta krematsua
  • Ogi txigortua
Prestaketa

Muskuiluei eta hegaluzeari eskabetxea zein olioa ongi kendu, ongi xukatu.

Irabiagailuaren ontzi batean xukatutakoa ipini eta gazta krematsua gehitu. Krema fin bat lortu arte irabiatu eta ontzitxo batetara atera.

Hozkailuan gorde pare bat orduz gutxienez sendotasun egokia hartzeko eta lixto!

Ogi txigortu gainean jarri eta jateko prest dago.