Miniaturak
Muskuiluen oskolak garbitzen hasiko gara, batik bat itsatsiak izan ohi dituzten zakar zuri horiek kentzeko.
Jarraian, eltze batean ardo zuria, erramu hostoak, ura eta muskuiluak ipiniko ditugu eta muskuiluak sutan edukiko ditugu ireki arte. Denak ireki direnean, sua itzali.
Muskuiluen haragia oskol barrutik atera eta eltze edo ontzitxo batean ipiniko dugu. Salda edalontzi edo katilu batera iragazi zakartxo guztiak kentzeko. Gero gorde. Erramuak ere bai.
Baratxuri aleak batere zuritu gabe bere horretan kolpe bat eman eta sakatu.
Eltze batean olioa ipini eta bertan gorrituko ditugu baratxuriak. Gorritu direnean sua itzali.
Olioaren tenperatura apur bat epeldu denean, piperrautsak gehitu.
Jarraian muskuiluen salda eta bi ozpin gehitu eta sutan jarri irakin arte. Behin irakin duenean sua itzali.
Saltsa probatu eta gatzik beharko balu, behar duena bota.
Iragazki baten laguntzarekin muskuiluen gainera iragazi berri dugun eskabetxea eta erramuak gehitu.
Momentuan jan dezakegu edo pare bat orduz hozten utzi ondoren, bakoitzaren gustura.
Tapa batekin edo plastiko filmarekin ongi estaliz gero, hozkailuan bost egun arte iraun dezake.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa