Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Ogi txigortu festa
Ogi txigortu festa
Osagaiak
  • ...
Prestaketa

Pablito Martinen "Fast food consciente" liburutik ateratako errezeta.

OSAGAIAK:

-Ogia egiteko: legami freskoa (25 g), irin integrala (500 g), azukre integrala (goilarakada txiki bat), ura (260 ml), gatza (goilarakada txiki bat), oliba-olio birjina (100 g), sesamo haziak (2 goilarakada).

-Barrengorri eta tomate ogi txigorkia egiteko: barrengorriak (150 g), berakatz atal bat, oliba-olioa, tomate lehorrak (50 g), ura (300 ml), Proventzako belarrak (3 goilarakada), albaka freskoa (eskukada bat), oliba-olio birjina (txorrotada bat), gatza eta piperbeltza.

-Guakamole eta izokin ketu ogi txigorkia egiteko: izokin ketu xerra batzuk, ahuakate pare bat, tipula gorri ertain bat, udare-tomate bat, pipermin punta bat, martorria edo perrexila eskukada bat, limoi zukua (30 g), oliba-olio birjina, gatza eta piperbeltza.

-Maionesa, tipula eta gazta ogi txigorkia egiteko: Tipula gozo bat, parmesano gazta (4 goilarakada)

-Maionesa egiteko: patatak zurituta eta laukitan zatituta (200 g), azenarioak zurituta eta xerratan zatituta (200 g), ziapea (goilarakada bat), limoi baten zukua, edari begetala ( 200 ml), gatza (goilarakada txiki bat), kurkuma hautsa (goilarakada txiki bat), oliba-olioa (125 g).

NOLA EGIN:

Ogia egiteko, katilu batean legamia, bi goilarakada irin, azukrea eta 50 ml ur nahasi eta minutu batzuez hartzitzen utzi. Jarraian, oreak egiteko roboteko katiluan irina (gorde goilarakada pare gero lantzeko), olioa, gatza eta ura nahasi, eta minutu pare batez martxan jarri. Hartzitutako legamia gehitu eta dena berriz nahasi ore elastiko bat lortu arte. Mahai gainera atera eta eskuekin forma luzanga eman. Eskuak urarekin busti eta orea kanpotik busti, horrela sesamo haziak bertan itsasteko. Labeko molde luze batean sartu eta pare bat orduz hartzitzen utzi bere bolumena bikoiztu arte. Labean 20 bat minutuz erre 220 ºC-tan.

Barrengorriak erditan edo laurdenetan zatitu eta zartagin batean su bizian berakatz atal txikituarekin eta olioarekin salteatu. Tomate lehor krema egiteko, tomateak 5 minutuz 300 ml uretan hidratatzen jarri. Jarraian tomate ur horri espeziak, albaka, oliba olioa, gatza eta piperbeltza gehitu eta ondo birrindu irabiagailuarekin. Dena geroko gorde.

Guakamolea egiteko, tipula, pipermina, tomatea eta martorria txiki-txiki egin eta limoi zukuarekin nahasi. Jarraian, ahuakateei haragia atera, aurrekoari gehitu eta birrindu eta dena ondo nahasi sardexka baten laguntzarekin. Gatz, piperbeltz eta oliba olio txorrotada batekin ondu eta geroko gorde.

Maionesa beganoa egiteko, 10 minutuz ur irakinetan patatak eta azenarioak egosi. Ura kendu eta ziapea, limoi zukua, edari begetala, gatza eta kurkuma gehitu. Irabiagailuarekin birrindu bitartean, olioa gehitzen joan maionesa itxurako krema lodi bat lortu arte.

AURKEZPENA:

Ogia xerratan ebaki eta labean txigortu. Behin txigortuta, pare bat xerrari tomate lehor krema jarriko diogu gainetik eta jarraian barrengorri atal batzuk jarriko dizkiogu.

Beste bi xerrei, guakamolea jarriko diogu gainetik eta horren gainean izokin ketua juliana eran ebakita.

Gainerako bi xerrak egiteko, tipula txiki-txiki egingo dugu eta parmesanoarekin nahasiko dugu. Jarraian, maionesa gehituko diogu eta ore hau jarriko diegu beste bi ogi txigorkiei. Azken hauek labean 5 minutu gainerretzen sartuko ditugu eta prest izango ditugu.