Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Moussaka greziarra
Moussaka greziarra
Osagaiak
  • Alberjinia pare bat
  • Kipula eder bat
  • Arkume haragi xehetua, 350 g
  • Ardo zuria, 125 ml
  • Udare-tomatea, 400 g
  • Kanela hautsa (aukeran)
  • Gatza eta piperbeltza
  • -GAINEKO JOGURT GERUZA EGITEKO:
  • Jogurt krematsua, 250 g
  • Arrautza pare bat
  • Feta gazta, 80 g
  • Gazta birrindua
Prestaketa

Alberjinia xerratan ebaki eta sukaldeko paper gainean jarri. Gatza gehitu eta 20 bat minutuz utzi, ura bota dezan. Ondo lehortu, irinetatik pasatu eta zartagin batean olioarekin frijitu.

Lapiko bat olio txorrotada batetik sutan jarri eta kipula zati txikitan ebakita bertan erregosten jarri. Kipula erregosi zaigunean, arkume haragia gehitu eta su bizian egin. Ardo zuria bota eta lurruntzen utzi. Jarraian, tomatea zati txikitan edo birrinduta gehitu. Kanelarekin, piperbeltzarekin eta gatzarekin ondu eta atera zaigun ur guztia lurrundu arte egiten utzi. Eginda dagoenean, geroko gorde.

Labeko erretilu bat hartu eta horma guztiak eta oinarria olioarekin koipeztu. Jarraian, alberjinia geruza bat jarri oinarrian, honen gainean haragi geruza bat eta bukatu beste alberjinia geruza batekin.  Hagaxkaren laguntzarekin jogurta, arrautzak eta feta gazta birrindua nahasi eta honekin azken geruza bat egin. Gazta birrindua gainetik bota eta 200 ºC-ra berotuta izango dugun labean erre, gainaldean urre kolore polit bat izan arte.