Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Odoloste enpanadillak patxaran saltsarekin
Odoloste enpanadillak patxaran saltsarekin
Osagaiak
  • Enpanadilentzako:
  • - Odolostea
  • - Tipula
  • - Porruak
  • - Enpanadilen orea
  • - Olioa edo arrautza
  • Saltsarentzako:
  • - Tipulatxa
  • - Esnegaina
  • - Patxarana
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

Lehenik eta behin odolostea egosten jarriko dugu ordu erdiz edo.

Bitartean, betegarria egiteko, tipula eta porrua txiki txiki egingo ditugu eta erregosten jarriko ditugu. Ondo bigunduta daudenean, odolosteei azala kendu eta barrukoa erregositako barazkiekin nahastuko dugu. Ondoren, hozten utziko dugu.

Bien bitartean patxaran saltsa egin daiteke. Horretarako tipulatxa ongi txikitu eta erregosten jarriko dugu. Bigundu denean, patxarana botako diogu eta alkohola galtzen utziko dugu. Azkenik, esnegaina gehituko diogu eta dena ongi nahasten utziko dugu su gozoan. Ondoren, batidora batekin saltsa findu eta iragazi egingo dugu.

Azkenik, enpanadillak betetzeko garaia iritsi da. Aurretik hozten utzi dugun betegarri pixka bat jarriko dugu enpanadilla bakoitzaren orearen erdian. Orea tolestu eta izkinak ondo itxiko ditugu sardeska baten laguntzarekin.

Orain bi aukera ditugu: enpanadillak oliotan frijitu ditzakegu (olio oso berotan bizpahiru minutuz gorritu arte) edo arrautza bat batitu, enpanadillak busti eta labean egin ditzakegu.

Patxaran saltsa alboan jarrita aurkeztuko ditugu.