Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Barazki rubika
Barazki rubika
Osagaiak
  • Agar algak, poltsa bat
  • 3 azenario
  • Kuia zati bat
  • Erremolatxa bat
  • Zerba hostoak
  • txipiroi saltsa
  • Saltsa egiteko:
  • Baratxuri buru bat
  • oliba-olioa
  • Irin osoa
  • gatza
  • Tamaria
  • Egilea: Gorka Gereño
Prestaketa

Lehenik eta behin garbitu barazki guztiak, zatitxoetan moztu eta uretan egosi. Barazkiak banaka egosi behar dira.

Egosita daudenean, barazki bakoitza turmixetik pasatu eta purea egin. Gero pureak egosten jarri eta agar agarra erantsi (barazki pure bakoitzeko koilarakadatxo bi).

Txipiroi saltsarekin berdin egin, egosi eta agar agarra erantsi.

Pure bakoitza molde batean sartu eta hozten utzi. Koloreak ondokoak izango dira:

-Beltza: txipiroi saltsa eta agar alga

-Laranja: irina, tipula, azenarioa eta kuia

-Gorria: irina, tipula, azenarioa eta erremolatxa

-Horia: irina, ura, olioa eta koloratzailea

-Berdea: irina, olioa eta zerba hostoak

Rubikaren oinarria izango den saltsa prestatu, baratxuri purea eginez.

Gainontzeko pureekin karratutxoak egin eta rubika muntatu.