Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Barazki lanpara
Barazki lanpara
Osagaiak
  • Brik orri bat
  • Tipula bat
  • Kuiatxo bat
  • Kalabaza zati bat
  • Gari zainzuriak
  • Erremolatxa bat
  • Eskarola bat edo belar jangarri batzuk
  • Ziazerba pare bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Egilea: Gorka Gereño
Prestaketa

Lehenik eta behin barazkiak garbitu eta laukitan zatitu. Labean sartu 150 gradutan 25 minutuz.

Zerba hostoekin pure berde bat egin. Gorputza emateko, aldez aurretik egositako txitxirioak edo oloa erabili dezakegu.

Lanpara edo brik hostoari zulo batzuk egin edalontzi batekin, politagoa gelditzeko. Oliba-oliuoarekin busti eta lanpara itxura emateko molde batean inguratu. Labean sartu 3 minutuz (Forma emateko sukalderako uztaiak erabili ditzakegu).

Azkenik, platera muntatu. Barazkiak zerba purearen gainean jarri; gero, belarrak; eta, azkenik, lanpara barazkien gainean jarri.