Miniaturak
Lehenik txia haziekin muzilagoa egingo dugu. Horretarako, hainbat orduz txia haziak olo edaritan beratzen utziko ditugu.
Bestetik, sagar konpota egin behar da. Sagarrak zatitu azal eta guzti eta ontzi batean jarri sutan panela azukrearekin eta kanela zotzarekin. Estali eta su baxuan egiten utzi.
Amaieran osagai guztiekin kopa osatuko dugu: azpian oloa malutak jarriko ditugu, gainean jogurta, segidan txiarekin egindako muzilagoa, ondoren konpota pixka bat eta baita intxaurrak ere.
Nahi izanez gero, etxeko marmelada edo ezti apur bat ere jarri dakioke.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa