Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Gazta rolla
Gazta rolla
Osagaiak
  • Ahuntz gazta
  • Tipula karamelizatua
  • Foiea
  • Mango eta curry saltsa
  • Sushia egiteko arroza
  • Arroz ozpina
  • Azukrea
  • Gatza
  • Nori alga
Prestaketa

GONBIDATUAK: Aitor Bilbao eta Iraide Bustinza

NOLA EGIN:

Lehenik eta behin, arroza ur hotzetan garbituko dugu; 7-8 bider errepikatu behar dugu operazio hori. Gero, arroza egosgailuan egosten jarriko dogu. Arroza egosten den bitartean, arroz ozpina, azukrea eta gatza berotuko ditugu. Arroza egosita dagoenean, hangiriarekin arroza hoztuko dugu.

Nori alga esterrilan jarriko dugu eta arroza gainean. Foie, gazta eta kipula karamelizatuarekin barrubeteko dugu eta futo-makia borobiltzera ekingo dugu. Zortzitan ebakiko dugu eta gainean, mango eta curry saltsa ipiniko dizkiogu.