Miniaturak
GONBIDATUAK: Aitor Bilbao eta Iraide Bustinza
NOLA EGIN:
Errezeta: Lehenik eta behin, atuna laukitxo txikitan ebakiko dugu. Ondoren, bol batean jarriko dugu eta baratxuri gaztea gehituko diogu, brunoise erara zatituta. Gero azukrea, gatza eta sichimi piperrautsa gehituko dizkiogu. Azkenik, soja apur bat eta sesamo-olia botako diogu.
Beste alde batetik, ahuakatea txikituko dugu eta, gazta eta maionesarekin nahastuko dugu.
Plater batean, molde borobil baten laguntzarekin platereratuko dugu. Lehenengo ahuakatea jarriko dugu eta gainean, atuna. Apaintzeko, olio ogia ipiniko diogu alboan eta gainetik, mango maionesa apur bat.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa